IE11 is no longer supported
We do not support Internet Explorer 11 and below. Please use a different web browser.

Game Erauntsia / GEUS

  • Faith
  • Casual
  • Social
    Social
  • Freelancing
    Freelancing

Game Erauntsia 2014. irailaren hasieran bideojokoei buruz euskaraz jarduteko sortu zen komunitatea da. Jokoei buruzko albiste eta berrikuntzak sareratzeaz gain, txapelketak eta GETB izeneko web telebista saio bat ere plazaratzen dute http://gamerauntsia.eus webgunean.



History

2013ko udazkenean sortu zen ideia, zarauzko Garikoitz Larrañaga, Joseba Galarraga eta Urtzi Odriozola laguntaldea Youtuber euskaldun falta eta zeuden apurrak aurkitzeko zegoen zailtasunaz solasean hasi ziren batean. Egoera honi buelta ematen haste aldera, Joseba eta Garikoitz Youtuberren bideoak sareratuko zituen webgune bat osatzea otu zitzaien. Pixkanaka gero eta Youtuber gehiago biltzea izango zuen helburu, eta euskal Youtuberrak erraz aurkitzeko leku erreferente bat izatea. Beti ere, bideojokoekin lotuta zeuden Youtuberrak biltzeko asmoarekin.

Ez zen ordea 2014ko uda arte ideia gorpuzten hasi eta uda osoan zehar webgunearen inguruko xehetasunak (izena, logotipoa, domeinua, marka, koloreak…) zehaztu ostean irailaren 1ean argitaratu zen. Hasierako 3 erabiltzailetik bi hilabeteren buruan 9 izatera iritsi ziren eta urtea amaitzerako 200 erabiltzailetik gora zeuden erregistratuta. Webgunea plazaratu zenean, bideo iruzkinduak (gameplayak) eta blog txiki bat besterik ez bazeuzkan ere, urte horretan bertan foro bat, Minecraft eta Mumble zerbitzari bat eta aurkezpenen artxiboa bat izatera ere iritsi zen.

2014ko urriaren 17an eman zuen lagun taldeak bere biziko saltoa Durangoko azokan egin zuten aurkezpenarekin batera eta lagun talde izatetik, komunitate izateko hautua egin zuten. Webgunean erregistraturiko edonork bideo iruzkinduak igo edota blogeko artikuluak idazteko aukera jarri zuten. Taldea beraren antolamendua egituratu eta “talde motorra” izeneko erabaki gunea sortu zuten, komunitatea indartzeko asmoa zuen edonork parte hartzeko aukera zabaldu zutelarik. Honek jende berria erakarri zuen taldera eta idea eta ekarpen berri mordoa ere bai. Bingen Galartzaren eskutik etorri zen adibidez euskarazko Minecraft1 zerbitzaria martxan jartzeko ideia.

2015. urtea hastearekin batera eta Karena crowdfunding plataforman bildutako diruari esker, historiako euskarazko lehen Minecraft zerbitzari publikoa jarri zuten martxan.

Manifesto

Zaletasun berdin batek bildu gaituen komunitate bat gara. Bideo jokoak ditugu gustuko eta horien inguruan sortzen diren albiste eta berrikuntzak ditugu gustuko. Euskal jokalari taldea gara gu, Game Erauntsia.

Bideo jokoak gustuko dituzula? Zeren zain zaude! Hemen denetarik aurkituko duzu eta gainera euskaraz! Gozatu gure komunitatean parte hartuz eta animatzen bazara zuk ere zure txoko propioa izan dezakezu gure taldean! Zer animatzen?

Charter

Egiteko.